Des-eraikitzen

Deseraikitzea eta berrerabilera: zer eta zergatik

DESERAIKI,  ERAITSI  BAINO  LEHEN

ERAITSI: Eraikin bat eta honen osagaiak suntsitzea.

DESERAIKI: Eraikuntza baten desmuntaketa, hau osatzen duten materialen berrerabilera ahalmena babesteko.

BERRERABILI, BIRZIKLATU BAINO LEHEN

BERRERABILERA, hondakin ez diren ondasunak berriz erabiliak izatea ahalbidetzen duen eragiketa da. Hasierako erabilera aldatu gabe: ate batek ate izaten jarraitzen du.

BIRZIKLATZEA hondakin baten lehengaia objektu berri bat egiteko erabiltzen den eragiketa da. Operazioak energia gehigarria behar du.

Arkitekturan eta eraikuntzan, deseraikitzea eta berrerabilera sustatzeko 3 arrazoi (ingurumena, soziala eta kulturala):

  • Baliabideen erauzketa, hondakinak eta BEG*-ak gutxitu (*berotegi-efektuko gasa)
  • Tokian tokiko enplegua sortu
  • Ondare balioa duten elementuak berreskuratu

Share this post