Des-eraikitzen

Des-eraikitzen – Ideiak2023

Des-eraikitzen Ideiak2023 ekimenaren barruan garatzen den proiektua da: “2022ko lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseiluak Ideiak2023 partaidetzazko aurrekontuaren edizio berri bat abiatzen dute helburu berarekin: Bidasoako bi aldeetako biztanleak elkarrengana hurbiltzea.”

Des-eraikitzen proiektua, Adokin (Donostia) eta Patxa’ma (Baiona) elkarteek aurkezten dute. Biek, eraikuntza materialen berrerabileraren inguruan lan egiten dute, hegoaldean, Adokinek gaiaren inguruko dibulgazioan eta iparraldean Patxa’ma, honezkero, materialak berreskuratzen eta merkaturatzen. Eraikuntza sektorearen ingurumen-inpaktu altua eta teknika jasangarriagoen beharra ikusita, iparraldean alor honetan eman diren aurrerapausuezbaliatuta, hegoaldean ere lehenengo pausuak emateko, dekonstrukzio obra bat proposatzen dugu Gipuzkoan. Proiektua, lau fasetan garatuko da: dekonstrukzio obraren aurreprestaketa, eraikinaren bisita eta baliabidediagnostikoa, dekonstrukzioa/deseraikitze prozesua, materialen kudeaketa eta salmenta. Proiektu honen bidez, eraikuntza materialen berrerabilera, hegoaldean ere, posible dela erakutsi nahi dugu!

Share this post