Des-eraikitzen

Berrerabili

Des-eraikitzen ez da Adokin eta Patxa’ma-k aurkestutako lehen proiektua. #Ideiak 2022 lehenengo mugaz gaindiko proiektu bat, Berrerabili, berrerabileran eta dekonstrukzioan bideratua zegoen jada.

Helburua, gai honen inguruko ezagutza eta lan teknikak bi lurraldeen artean partekatzea zen, eragile ezberdinak harremanetan jarriz, eraikuntza alorreko ikasleei zuzendutako formakuntza teorikoak eta bisita praktikoak eginez.

  • 2022an, proiektuaren lehenengo zatia burutu genuen Lasarteko EAGI Gipuzkoako eraikuntza eskolan: deseraikuntza eta berrerabilerari buruzko formakuntza teorikoak ziren.
  • 2023an, Berrarabili proiektuaren bigarren fasea burutu genuen Baionan. EAGI eraikuntza eskolako ikasle eta irakasleek Citadelle dekonstrukzio obra ezagutu ahal izan zuten. Bertan, Patxa’ma desmuntaketa lanetan zebilen materialak berreskuratzen! Eredu apartamentu bat bisitatu genuen, non zurezko zoru, ate eta leihoak desmuntatu ziren. Gainera, parket eta leihoen dekonstrukzio tailerretan parte hartu genuen eta errekuperatutako parket atalen iltzeak kentzen ere ikasi genuen. Mugaz gaindiko ekimenaren ordezkariak, prentsa eta Donostiako arkitektura eskolako irakasleak ere obra bisitatzera hurbildu ziren.

Orain, Patxa’ma-rekin batera ikasitakoa helaraztea tokatzen da, hurrengo dekonstrukzio obra bilatzen dugu bitartean. Orain Gipuzkoan!


Berrerabili proiektua prentsan: eitb.eus – Albisteak (EU), eitb.eus – Noticias (ES), Euskadi Irratia – Faktoria Magazina (EU), mediabask.eus (FR)

Share this post

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *