Des-eraikitzen

Orioko frontoiaren baliabide analisia: emaitzak

Baliabide analisiak, lehen hemen aipatu bezala, hiru zati ditu: ikerketaren emaitza nagusiak biltzen dituen dekonstrukzioaren eta berrerabileraren erronkei buruzko sarrera, berrerabilera ahalmen nabarmena duten materialak biltzen dituen taula, bai eta tipologien araberako material fitxak ere. Material horietako gehienak frontoiko aldageletan aurkitzen dira eta oso anitzak dira, tresna elektriko edo sanitarioetatik hasi eta ate eta leihoetaraino. Elementu espezifiko batzuk ere aurkezten dira, hala nola, bizikletak lotzeko arkuak, babes sarea edo markagailua. Berrerabilera ahalmen zaila izan dezakeen elementua frontoiaren estalkiko egitura metalikoa da, hau osatzen duten elementuak soldatuak daudelako. Hau, blokeka desmuntatu eta lurrean moztu beharko litzateke, baina irtenbide horrek kontrol bulego baten bermea behar du. Egituraren pisua eta balioa ez dira, beraz, azken kalkuluetan sartu. Perimetroko adreiluzko hormaren pisua eta balioa ere baztertu egin dira azken zenbaketatik, honen barne osagaiak ezin baitira begi-bistaz zehaztu. Analisiko beste puntu interesgarri bat, estalkiko sandwich panelak dira. Erraz desmuntatu daitezke eta baliokide-berri baten balio ekonomikoa (hornidurakuntza BEZ-ik gabe) 18 545 €-tan estumatu da.

Gainerakoan, hemen behean analisiaren 6. puntuan biltzen diren ondorio orokorrak biltzen ditugu.

Baliabideen diagnostikoak honako egiaztapenak ahalbidetzen ditu:

  • Eraiste klasiko baten ordez desmuntatze metodiko bat eginez gero, 35 TONA hondakin saihestuko lirateke akaberei dagokienez, metalezko egituraren eta adreiluzko hormaren pisua kontuan hartu gabe.
  • Akaberako materialen produktu berri baliokide baten balioa (instalaziorik gabeko hornidura) 33.260 € ingurukoa da (estalkiaren egitura kontuan hartu gabe).
  • ORIOko frontoiak berrerabilera ahalmen interesgarria du, batez ere ekipamendu-eremuan dauden akabera-zelulen deseraikitze metodikoa bideragarria delako.

Share this post