Des-eraikitzen

Orioko frontoiaren baliabide analisia: udalaren iruzkinak

Patxa’ma-k buruturako baliabide analisiaren emaitzen aurkezpenera etorritako Orioko herriko arduradun ezberdinek, interes handiz jaso dute egindako lana. Guk, frontoia osatzen duten materialak deseraikitzera eta berrerabiltzera bultzatu behar gaituzten arrazoiak, adibide argigarri ezberdinak eta baliabide analisiaren emaitzak azaldu genizkien. Patxa’mak Ipar Euskal Herrian egin duen berrerabilera operazio baten balantze ekonomiko positiboa ere aurkeztu diegu. Herrian eraikuntza materialen berrerabilera burutzea eragozten duten bi puntu planteatu ziren. Alde batetik, material horiek legez birsaltzeko debekua, eta bestetik, gero beste proiektuetan erabiltzeko material deseraikiak biltegiratzeko zailtasunak. Aurkezpenaren ostean izandako eztabaidan beste puntu batzuk planteatu ziren:

  • Frontoiko pareta osatzen zuten harriak berrerabiliak izango dira.
  • Ondare balioa duten materialak eta bestelako materialen artean dagoen tratamendu diferentzia. Lehenengoen kasuan, hauen berrerabilera errazten da.
  • Ondare balioa ez duten elementuen berrerabilera obligazioa baldintza teknikoen agirian biltzeko dauden zailtasun administratiboak.
  • Elementuen berrerabilera bata bestearen segidan burutzeko interesa, batez ere egitura elementuei dagokienean (egitura metalikoaren kasuan, eskakizun maila baxuagoko berrerabilera plantea daiteke).
  • Orioko herriak burututako deseraikitze edo berrerabiltze proiektu ezberdinak, puntualak eta batzuetan informalak, batzuetan arrakastatsuak, aurkeztu dizkigute.
  • Orioko udaleko lan-taldeetan, belaunaldiaren arabera, berrerabilerarekiko interesa (pertsona helduagoek berreskuratzeko, konpontzeko eta berrerabiltzeko joera handiagoa dute). Egiaztapen kezkagarri honek, materialak kontutan hartzeko moduan dagoen aldaketa kulturalaren garrantzia erakusten du.
  • Botere maila ezberdinen eta parte hartzen duten eragile ezberdinekiko interesa. Informazio eta baliabide tekniko edo operatiboak partekatzea funtsezkoa da. Legegintza-lana ere, maila ezberdinetan egin behar da. Laburbilduz, sektorearen egituraketa ezinbestekoa da.
  • Ildo beretik, mankomunitate mailan (elkargoen artekoa, herri edo herri elkargoak) bigarren eskuko materialak kudeatzeko interesa ere planteatu da. Patxa’mak Euskal Hirigune Elkargoarekin (EHE) egiten duen lana bide horretatik doa.

Parte hartu duten arduradun ezberdinek, proiektua haratago eramateko gogoa erakutsi dute. Jarraipenaren nondik norakoak zehazteke daude oraindik. Sentsibilizazio lanak etekina emango duela espero dugu.

Share this post