Des-eraikitzen

Nola aseguratu berrerabileratik datozen materialak?

Aseguru etxeek berrerabilera onar dezaten, eta bigarren eskuko materialen erabilera bermatu ahal izateko, praktika honen seriotasunaz konbentzitu behar zaie prozesu guztian zehar. Baliabide analisiak balio handia du honetan eta deseraikitze arduratsu eta dokumentatua ere garrantzitsua izango da. Orokorrean, materialen inguruan bildutako informazioa, hauen trazabilitatea, baina baita hauen kalifikazioa edo materialen eta berrerabilera produktuen ezaugarri teknikoen ebaluazioa ezinbestekoak dira. Hau ingeniari baten estimatze-lan baten bidez egin daiteke edo ikerketa zentru batetan. Hala ere, aukera hau ez da nahitaez sistematizatu behar. Euskadin hainbat zentru pribatu daude, baina baita Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategia (Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila). Informazio bilketari dagokionean, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak (Euskal Herriko Unibertsitatea) bultzatutako arkiMAT proiektuaren bidez, eraikuntza materialei buruzko informazio bilketa fisiko zein birtuala burutzen ari da. Hau ere informazio iturri interesgarria da. Eraikuntzako produktuentzako sortutako pasaporte digitala ere ildo horretatik doa.

Gainera, zuzendutako deseraikitze edo berrerabilera ikuspegi batek prozedura sinplifikatu dezake. Obra bakoitza ezberdina izanda, eta oraingoz experimentala dirudien arren, desmuntaketa eta berregokitze-protokolo bat edukitzeak lan-oinarri bera eskainiko lieke fabrikatzaile eta aseguratzaileei. Berrerabilerari dagokionez, bigarren eskuko materialak harmonizatu gabeko kotegoria jakin batean sartzen dira, arau harmonizatu batek bere gain hartu gabe. Hortaz ez lirateke CE markatzearen menpe egongo. Gai honen inguruko erreferentzia testua 2011ko araudi europarra da. CE markatzea beraz, borondatezkoa da. Ezaguna da adibidez, dinamarkako berrerabilera adreilu hornitzailearen kasua. Agian errazagoa da “berrerabilera” labela lortzea. Honek. besteak beste, deseraikitze prozesuaren seriotasuna edo materialen jatorri bilduko lituzke eta aseguratzaileentzat argudio gehigarria izango litzateke. Dagoeneko honen inguruko hainbat esperientzia garatu dira (honi buruzko artikulua ikusgarri adokin.eu blogean).

Ur-jauziaren logika jarraitzen duen erabilera batean, bigarren eskuko materialak maila baxuagoko kategoria bateko materialak izatera pasatuko lirateke. Honela berrerabilera lege-kontextu berri batetara egokitzea lortuko litzateke, aseguratzaileen lana erraztuz (zurezko habe bat mahai edo banku batean eraldatzean adibidez). Berrerabilera materialen espezifikazioetara egokitzen diren arauak sortzea, garatu beharreko beste bide bat da. Kasu honetan, material kategoria jakin batzuei eskakizun-maila baxuagoa eman geniezaieke. Hainbat zaharberritze obretan aplikatzen den logika ere (non elementu baten ondare izaera beste alderdi batzuen gainetik jartzen den), ezarri genezake berrerabilera kasu konkretu batzuetan.

Amaitzeko, FCRBE proiektu europarrak, materialen berrerabilerari buruz argitaratutako dokumentuen artean, ikerketa kasu batzuk argitaratu ditu. Bertan bigarren eskuko materialei zegozkien segurtasunaren inguruko balaztak murriztu dira. Hemen ere, aurkezten diren kasuak gure lurraldean erabiltzen diren materialei eta gure kontextu zehatzera egokitu behar dira.

Share this post