Des-eraikitzen

Zeintzuk dira botere publikoek dituzten akzio-palankak?

Eraikuntza materialen berrerabilerarekin loturiko praktikak garatzen laguntzeko, botere publikoen ekarpena askotarikoa izan daiteke: legegilea, finantzarioa, teknikoa, etab. Hasteko, alderdi legegilea, funtsezkoa baita ahalbidetze, bultzatze eta behartzearen akzio-logika jarraituz: legedi europearraren arabera, berrerabileratik datozen elementuak ez dira hondakinak. Helburua, baliabide eta hondakinen arteko bereizketa garbi mantentzea da, ondoren deseraikitzea eta berrerabilera gauzatzea ahalbidetuko duen lege-esparrua finkatzeko. Bigarrenez, eraikuntza arauen gaia eta hauen eraldaketa ere planteatu behar da. Berrerabilera sustatzeko hainbat ekitza burutu daitezke. Besteak beste, bide-orrien argitalpenak, fiskalitate onuragarria, gaiari loturiko lizitazioak (burutzeko edo ezagutarazteko). Kontratu publiko ekologikoen ideia zentzu horretan doa. Honen helburua botere publikoak, ingurumenean eragin txikiagoa duten ondasun edo zerbitzuak eskuratzea da. Hirugarren lekuan, hurrengo akzio-palankak aipatu ditzakegu: inbentario bat burutzearen beharra, Patxa’ma-k Orion burututako baliabide analisiaren antzeko diagnostikoa, deseraikitzea eta berrerabilerari lehentasuna ematea eta berrerabileraren bidez lortutako elementuei tasa minimoa ezartzea.

Adokin.eu blogean artikulu bat idatzi genuen gai honen inguruan duela zenbait denbora. Bertan adibide ugari aurkeztu genituen. Tartean Frantzian garatutako hainbat iniziatiba: Permis de Faire, Loi AGEC eta RE2020. FCRBE (interreg NWE) proiektu europearraren web-orrian, botere publikoei zuzendutako hainbat dokumentu argitaratu dira inspirazio iturri izan daitezen.

Azkenik, aipatu Patxa’ma-ren ereduak horrelako proiektu bat martxan jartzea eta finantzialki autonomoa izatea posible dela erakusten duen arren, botere publikoen babesa ezinbestekoa da: bildutako materialak jasotzeko lokal bat edukitzea eta obra batzuetara joateko aukera izatea bultzada garrantzitsua izan dira.

Share this post