Aste honetan, Donostiako Impact Hub espazioan ikusgarri egon den Berrerabili erakusketaren harira, deseraikitzea eta berrerabilerari buruzko lantegi eta mahai-inguru bat egiteko aukera izan dugu. Eskerrik asko parte-hartzaileei eta Impact Hub-i hau antolatzeagatik. Bertaratutakoen profilen aniztasunari esker, eztabaida aberasgarria izan dugu. Orohar, praktikan dugun interesaz haratago, aurrean ditugun erronken inguruko hainbat iritzi jaso genituen. Garrantzitsua iruditzen zaigu tailerrean entzundako puntu nagusiak zerrendatzea:
- Aldaketa kultural baten beharra, berrerabilera materialak hondakin moduan beharrean, baliabide kontsidera daitezen. Honek beste ekintza batzuk (legegileak, teknikoak) garatzen lagunduko luke.
- Berrerabileraren inguruko sektorea sortu edo egituratzeko beharra, isolatuta lan egiten duten eragileentzat zaila baita luzaroan irautea.
- Informazio partekatzea ahalbidetzen duen ekosistema baten sorrera eta egituraketa. Batzuetan berrerabilera ez ahintzat hartzea, aukera hau existitzen denaren edo abantailen ezjakintasunaren ondorio baita.
- Politika publikoen garrantzia.
- Berrerabilera materialen integrazioren alderdi legalaren inguruko dudak, oso normatibizatua dagoen kontextu formal batean.
- Batzuetan stock heterogeneoa duten materialekin entsegu teknikoak egiteko aurkeren inguruko dudak.
- Zenbait materialen erabileraren inguruko kezka azaldu ziguten. Hormigoia, esaterako berrerabiltzen zaila izanik, material nobleen kasuan ez bezala, honen ondare-interesa askotan ez da kontutan hartzen.
Egindako galdera eta zalantzea erantzuna ematen saiatu garen arren, aurerago blog honen bidez erantzuten saiatuko gara, informazio zehatzagoa emanez eta adibide inspiragarriak aurkezten.