Des-eraikitzen

Baliabide analisia

Azkenean iritsi da Gipuzkoan burututako lehen baliabide analisiaren eguna! Asteazken honetan Patxa’ma-k zuzentzen zuen Orioko frontoian egin beharrekoa. Lanean laguntzeko aukera izan dugu, beraien metodologia deskubritu eta deseraikitze eta berrerabilerari buruzko ideiak trukatu. Asko ikasi dugu beraien deseraikitzaile ikuspuntua asimilatuz. Lehenengo etapa honen emaitza baliabide analisia biltzen duen dokumentua izango da. Berrerabilgarriak diren elementuak zerrendatuko dira, hauen ezaugarri teknikoak eta erabilera zein desmuntaketa aholkuak bilduko ditu.

Eskerrik asko Patxa’mari eta Orioko Udalari jardunaldi interesgarri honengatik!

Analisiaren emaitzen zain, hurrengo egunetan, jardunaldiaren xehetasun gehiago argitaratuko ditugu et gainera aurkitutako zailtasunei buruz eta orokorrean deseraikitzeaz zein berrerabileraz hitz egingo dugu.

Share this post