Des-eraikitzen

Erakusketa ibiltaria 2

Berrerabili erakusketa ibiltariak bere bidea jarraitzen du. Astelehen honetatik aurrera, Donostiako Impact Hub espazioan (Tabakalera) egongo da ikusgarri. Bertan, Baionako deseraikitze obra batean berreskuratutako materialak (Ideiak 2023 deialdiaren barruan burututako Berrerabili proiektua), eraikuntza materialen berrerabilera bultzatzeko arrazoiak eta deseraikitze obra batean jarraitu beharreko faseak azaltzen dira. Aldi berean, ostegun honetan (03/14) arratsaldeko 17h-tan Donostiako Impact Hub espazioan, Des-eraiktizen tailerra burutuko da. Bertan, deseraikitzeaz eta berrerabileraz, eta konkretuki, ideiak 2023 deialdiaren barruan burututako Des-eraikitzen proiektuaz eta Patxa’ma-k burutuko duen Gipuzkoako lehen baliabide analisiaz arituko gara. Animatu zaitezte ostegun honetan etortzen!

Des-eraikitzen lantegia: Martxoak 14 – 17:00 – Impact Hub Donostia (Berrerabili erakusketa martxoaren 11tik 15era). Eman izena!

Share this post