Des-eraikitzen

Erakusketa ibiltaria

Berrerabili erakusketa-ibiltariak bere ibilbidea hasi du. Eraikuntza materialen berrerabilera sustatzeko arrazoiak, dekonstrukzio prozesua burutzeko eman beharreko pausuak eta Ideiak2022-ren barruan garatutako Berrerabili proiektua azaltzen dira bertan. Barruan ere, aurten Patxa’ma-rekin Baionako dekonstrukzio obran bildutako materialak, leiho, parket eta abar, eraikuntza materialen berrerabilera gure inguruan ere posible dela erakusteko!

  • Urrian, lehen geldiunea EAGI Gipuzkoako Eraikuntza Eskola izan zen.
  • Azaroan, materialak Donostiako arkitektura eskolan erakutsi ziren.

Erakusketa eta hau osatzen duen material teorikoa, Berrerabili proiektuaren eta Des-eraikitzen proiektuaren arteko lotura dira: Iparraldean ikasitakoa transmititzeko aukera ematen digu eta deseraikitze eta berrerabileraren aurkezpen txartela dira, gerora gure lurraldean praktika hauek erakusten eta garatzen lagunduko diguna.

Share this post