Patxa’ma-k baliabideen diagnostiko honetan duen gaitasuna ukaezina izan arren, Iparraldean duen esperientziak Hego Euskal Herriko berezko errealitateekin talka egin dezake.
Hala, material batzuk, zaharrenak batez ere, batzuetan lurralde batetik bestera ezberdinak dira. Eraikuntza-obra bakoitzaren testuingurua, jakina, desberdina da. Hau garbi ikusten da muga zeharkatzen dugunean. Hizkuntza ere balazta bat da, batez ere erreferentzia batzuen esanahia argitu nahi dugunean. Hizkuntzaz haratago, nomenklatura bera ere aldatu egin daiteke, elementu elektriko edo sanitarioaren kasuan bereziki. Patxa’ma-k Adokin-en laguntza izango du kasu horietan dudak argitzeko. Besteak beste, amaierako txostena argitaratzean, honen itzulpen lana egiterako momentuan. Araudian dauden desberdintasunak ere kontutan hartu behar dira. Baliabide azterketan materialen fitxetan, material kategoria bati aplikatzen zaizkion arauen erreferentziak agertzen dira eta. Horregatik gure lurraldean indarrean dauden arauetara moldatu beharko da txostena. Orokorrean, baliabide diagnostikoaz haratago, mugaz gaindiko lan baldintzak aztertu behar dira, herrialde batetik bestera hondakin estatusaren gaia, bigarren eskuko materialen salmenta baldintzetan ezberdintasunak, hauen aseguragarritasuna, etab.