Honezkero ikusi ditugu Patxa’mak-k baliabide analisian material bat aukeratzeko arrazoi ugariak. Oraingoan, berrerabilera zaila duten kasuak aztertuko ditugu.
Hondatuak edo puskatuak dauden elementuak, berrerabiliak izateko aukera gutxi izango dute. Mantenua eta eraikitzerako momentuan egiten den material aukeraketa oso garrantzitsua da kasu honetan. Frontoiko estalkiko plastikozko panelak adibidez, herdoila dute. Beste batzuetan, hasierako aukeraketak edo jarraitutako mantenuak, berrerabili ahal izango denarengan eragina izateaz gain, materialek konponketa edo tratamendu berezia jaso beharko dute, intsektuek erasotako zur elementuen kasuan bezala. Beste material batzuk, askotan kalitate baxukoak, ahulaketa baliokide berri merkea dutenak, ez dira baliabide analisian jasoko. Besteak beste, plastikozko hainbat elementu, hodiak, konexio-kaxak edo zorrotenak. Elementu ezberdinegiak ere ez dira askotan kontutan hartuko. Frontoian dauden neonezko lanparen artean, batzuk baztertu egin dira, zaharragoak izateaz gain, ohiko modeloarekin bat ez zetozelako. Orokorrean, material elektriko zaharregia balazta moduan ikusiko da berrerabiltzeko garaian. Frontoiaren kasuan, garai ezberdinetako material elektrikoa aurki daiteke. Elementu batzuetan ikus daitezkeen erreferentziak aztertuta, duela urte batzuk berrikuntza lanak egin direla ikus daiteke. Berriagoa den materialak lehentasuna izango du. Ikusgai ez dagoen materiala ere ez da diagnostikoan jasoko: hodietan pasatzen diren kable elektrikoak adibidez, birziklatu egingo dira. Berdina gertatzen da frontoiko aldageletako metaketazko berogailuaren kasuan ere, barne aldea herdoilduta egon daiteke eta ezin da egiaztatu. Azkenik legegintza kontuak aipatu behar dira. Ate edo leiho batzuk adibidez, ez datoz bat indarrean dauden arauekin (beira bakarreko leihoak, ate estuegiak, etab.). Berrerabilera galarazten ez duen arren, gogoeta gehigarria behar du integratu edo egokitzeko. Berdina gertatzen da, beste garai bateko elementuekin ere, ez datozelako bat gaur egungo ohiturekin. Beira bakarreko leihoek esaterako, berriz erabili ahal izateko, beste erabilera bat aurkitu beharko dute sarritan. Luminaria batzuen kasuan adibidez, LED lanparak instalatzeko, egokitu egin beharko dira.