Duela denbora batetik, Orioko frontoian Patxa’ma-k burututako baliabide analisiaren inguruan hitz egin dizuegu, baina zer esan nahi du zehazki? Deseraikitze prozesuaren lehenengo etapa hau, eraikinaren bisitak eta hau osatzen duten materialen analisiak osatzen dute. Bertan burututako neurketen helburua, berrerabilera ahalmena duten materialak bilduko dituen txosten bat argitaratzea da eta hauen deseraikitzea posible den ala ez aztertuko da. Zerrenda honi esker, eraikinaren jabea, eskura dituen materialen kantitateaz eta hauen balioaz jabetu daiteke, eta bide batez, hauen suntsipena ekiditeko aukera izango du. Ikerketak, materialen fitxak eta laburpen taula biltzen ditu, biak argazkiz osatuak. Materialen fitxek, kategoria bereko elementuen ikuspegi orokorra eskaintzen dute (arotzeria, sanitarioak, elektrizitatea, etab.). Gainera indarrean dagoen araudiari buruzko gomendioak, deseraikitzearen inguruko oharrak eta berrerabilera aholkuak biltzen dituzte. Laburpen-taulak berrerabili daitezkeen material taldeak biltzen ditu, loteka sailkatuak, eta hauen ezaugarriak modu zehatzean azaltzen ditu, tartean:
- izena, marka, erreferentzia eta laburpen motza;
- neurriak;
- egoera orokorraren inguruko oharrak;
- berrerabili daitezkeen kantitateak;
- prezio baliokide berria unitateko eta guztiko
- unitateko pisua eta totala.
Materialen balio ekonomikoak, ezaugarri berdinak dituen elementu berri batenarekin konparatuz (jartzea kanpo), lortu ditzakegun finantza-abantailez ohartzen laguntzen digu. Txostenean adierazten den materialen pisuaren helburua berriz, saihestu daitezkeen hondakin kantitatea balioztatzen laguntzea da.