Des-eraikitzen

Baliabide diagnostikoa egiteko lekua dugu!

Oraingoan bai, Des-eraikitzen proiektuak baliabide analisia egiteko espazio bat aurkitu du. Duela gutxi, bigarren aldiz Oriora joan ginen eraitsiko den eraikin bat bisitatzera. Udal pilotaleku estalia, etxe-irla batean kokatua, eta hau osatzen duten ondoko espazioak (komun publikoak, aldagelak, lokal teknikoak). Gipuzkoako lehen baliabide analisia bertan egingo dugu! Udal-taldeek baimena eman dute, Patxa’ma-k zuzenduko duen Des-eraikitzen proiektuaren etapa garrantzitsu hau bertan gauzatzeko. Tokiak eskaintzen dituen material anitzei esker (estalkia eusten duen egituratik hasita eta bigarren mailako espazioetako akabera elementuak barne), baliabide diagnostiko osatua aurreikusten dugu. Gainera, frontoiaren eraispena berehalako ez dela ikusita, baliabide diagnostikoaren emaitzak, etorkizuneko eraispen txostenean kontutan hartzeko aukera emango luke. Gure helburua, baliabide analisiak, eraikinaren deseraikitze ahalmena erakutsita, honen benetako dekonstrukzio partzial edo osoa lortzea da. Horretarako, botere publikoen parte-hartzea ezinbestekoa den arren, eraikina publikoa izatea abantaila dela uste dugu.

Share this post