Eraikinera bisita eta hau osatzen duten materialen azterketa, baliabide diagnostikoan jasoko da. Bertan, desmuntatu eta etorkizunean berrerabili daitezkeen materialen ezaugarriak, hauen balioaren estimazioa eta berrerabilerarako aholkuak biltzen dira.
Dekonstrukzio obran, aukeratutako materialak modu zainduan desmuntatuko dira, berreskuratutako materialen berrerabilera bermatzeko. Prozesuan, langile kualifikatuak parte hartuko dute eta tresneria arinaz egingo da.
Materialen egokitzapena, garbiketa edo konponketa txikiak, obran bertan edo biltegian. Helburua, hauek berrerabilerarako prest uztea da, in situ edo beste proiektu batean erabiltzeko.