Donostian bisitatu berri dugun biltegiaren eraispen txostena irakurri ondoren, garrantzitsua iruditzen zaigu hainbat puntu azpimarratzea:
- Txostenak elementu batzuen birziklapena edo berrerabilera kontutan hartzen duen arren, betelanetan erabiliko den hormigoi edo adreiluaren errebalorizazioaz ari da. Kasu konkretu honetan, zaila dirudi berrerabileraz hitz egitea. Hondakinen kudeaketaren inguruko 2008/98/CE zuzentarau europarraren arabera, berrerabileraren definizio ondokoa da: operaciĆ³n mediante la cual productos o componentes que no sean residuos se utilizan de nuevo con la misma finalidad para la que fueron concebidos. Betelan bezala erabiliko diren materialen errebalorizazioaren emaitza, hasierako materialak (adreilua edo hormigoia) baino balio gutxiago duen elementu bat da (betelana). Kasu honetan, downcycling (infrarreciclaje) prozesuaz ari gara.
- Berrerabileraz hitz egiten hasteko, hormigoiaren kasuan adibidez, hau berrerabiltzeko modurik errazena, hormigoizko egitura mantentzea izango litzateke, espazio hau berriz berrerabiltzen hasteko. Beti ere, amiantoa kentzeko lanak eta dekonstrukzioa amaitu ostean. Egitura metalikoari dagokionean, honen desmuntaketa eta berrerabilera aurreikusi daitezke. Aukera hauek kontutan hartzeko, bideragarritasun analisi bat egin behar da aurretik.
- Elemetu batzuk errebalorizatu (txatarraren galdaketa) edo birziklatu (beira adibidez) egingo dira. Beirak ez bezala, metalaren balorizazioak ez du kostu handirik eragiten, baina pena litzateke estalkia eusten duten metalezko zertxak galtzea. Ondarearekin loturiko aspektuak alde batera utzita, gogoratu hondakinen tratamenduaren Europako hierarkiak (2008/98/CE Europako Zuzentaraua) berreabilera, beste balorizazio-mota batzuen gainetik jartzen duela.
- Beste hainbat elementu aldiz, ez dira errebalorizatuko: zura, bainuetako elementuak (faianza) edo material elektrikoa adibidez. Aztertu ditugun lote ezberdinetan, berrerabilera ahalmena duten hainbat elementu aurkitu ditugu.
- Tratamendua jasoko duten hondakinen bolumen edo pisu globalak, berrerabili daitezkeen elementuen pisua baino handiagoa dirudien arren, sortutako aldaketa-balioarekin konparatzea komeni da. Proposatutako balorizazioak, gainkosturik sortzen ez duten arren, berrerabileran kasuan ez bezala, hauen aldaketa-balioa, txikia edo nulua da. Honela, adibide gisa, desmuntatzeko errraza den luminaria baten salmenta, prezio baxuan bada ere, hormigoi-kantitate handiak betelan gisa erabiltzeak baino abantaila gehiago eskaintzen ditu.