Des-eraikitzen

Herriz-herri 2

Hutsa dagoen edo laster eraitsiko den eraikinaren bila jarraitzen dugu, hurrengo urtean honen baliabide analisia egiteko helburuarekin, eta nork daki, beharbada Gipuzkoako lehen deseraikitze obra garatzeko! Gipuzkoako herri ezberdinekin kontaktuan jarri garenean, eta deseraikitze eta berrerabilerari buruz hitz egiten diegunean, gaiaren inguruko ikuspuntu ezberdinak dituztela ikusi dugu. Praktika hau bultzatzera eramaten gaituzten ingurumen-arrazoiak, oro har, denek onartzen dituztela dirudien arren, batzuengan dekostrukzio obraren eta honek herriari ekar diezazkiokeen onuren inguruko ulermen falta somatu dugu. Hortaz, dibulgazio eta sentsibilizazio lana ezinbestekoa izaten ari da. Hala ere, orokorrean, obran zuzenean lan egiten duten udal-langileen artean gaiaren ulermena handiagoa da. Udal-arkitektoen aurrean ez dugu berrerabilera eta birziklapenaren bereizketa egin behar izan, oro har, nahiko nahasmen arrunta izaten den arren.

Bestalde, azken egunotan erakunde publikoekiko komunikazioan jarri ditugu gure ahaleginak, berrerabilerari loturiko praktika ezberdinak garatzeko eragile garrantzitsua direla uste dugulako. Datozen asteetan, eraikuntza sektoreko beste eragile batzuekin, oraingoan pribatuekin, komunikazioan lan egingo dugu. Beraz, bide luzea dugu egiteko!

Aste honetan, Orio, Usurbil, Azpeitia, Azkoitia eta Zestoatik pasatu gara!

Share this post