Des-eraikitzen

Orioko frontoiaren baliabide analisia: eta ondoren zer?

Ideiak proiektua, bere horretan, Orioko frontoiaren baliabide analisiaren burutzean eta emaitzen aurkezpenean amaitzen den arren, des-eraikitzen.eu webguneak aktibo egoten jarraituko du. Bertan proiektuaren ondorioak argitaratuko ditugu. Berrerabili erakusketak bidaiatzen jarraituko du, deseraikitzeaz eta berrerabileraz hitz egiten. Bestalde, EAGI eskolako eta Donostiako arkitektura eskolako irakasle eta ikasleekin, zein Orioko herriko arduradunekin egindako trukaketek etekina ematea espero dugu. Patxa’ma-rekin izandako elkarlana ere ez da gelditzen. Beraz, laster arte!

Share this post