Informazio jasotzea burutzean, Patxa’ma beraien lana zaildu dezakeenaren bila ibiltzen da. Arazo ezberdinak izan ditzakegu. Batzuetan, deseraikitzea, ezinezkoa, zaila edo ez da errentagarria izango. Besteetan berrerabilera izango da konplikatua. Honen arrazoiak, besteak beste, teknikoak, ekonomikoak, juridikoak izan daitezke. Artikulu honetan, deseraikitze bereziki zaila duten elementu batzuk aztertuko ditugu. Beraz, Patxa’ma-k ez ditu baliabideen azterketan sartuko.
Batez ere, kola edo zementu bidez jarritako elementuak izango dira, baldosak edo zigilatuak izan diren dutxa-itxiturak adibidez. Frontoiaren egitura metalikoa osatzen duten elementuak ere, elkarren artean soldatuta daudela dirudi. Kasu hauetan, deseraikitzea bideragarria den ala ez aztertu behar da. Materialak jartzeko erabiliko den teknikaren aukeraketa funtsezkoa da. Lotura mekanikoek izugarri errazten dute deseraikitzea eta desmuntaketan materialen hondatzea mugatzen dute. Hala ere, zigilatuta dauden elementuen deseraikitzea posible da, baina ez da abantailatsua izango, denbora gehiago behar delako eta hausteko arriskua dagoelako. Hau eta berrerabilera ahalmen txikia duten material ahulak konbinatzen ditugunean, askotan emaitzak txarrak dira. Kokatzeko teknikaz gain, eraikuntza- eta deseraikitze-ziklo ezberdinei eutsiko dieten material erresistenteak aukeratzea ezinbestekoa da. Elementu plastikoen kasuan, adibidez, askotan hauskorrak izaten dira eta elementu baliokide berriak merkeagoak. Eraikinen eta hauen materialen mantentze-lana ere kontutan hartu beharreko gaia da. Elementu metaliko oxidatuak, intsektuek erasotako zura, berrerabiltzeko zailak izaten dira, eta ondorioz deseraikitzea zailtzen dute. Bandak, torloju erdoilduak, baina baita intsektuek hondatutako ate-markoak ere, desmuntatzen zailagoak dira. Patxa’mak ateak eta leihoak berreskuratzen ditu, markoarekin batera, eta askotan azken honek arazoak sor ditzake, hondatuta edo horma eta zoruko hormigoiean blokeatuta dagoelako. Jartze teknika zuzenak, erresistentzia altuko materialen aukeraketak eta balio-bizitzan zehar zaindutako materialek beraien lana erraztu dezakete.