Des-eraikitzen

Baliabide analisia: informazio jasotzea

Apirilaren 10ean, asteazkena, Orioko frontoiaren baliabide analisia burutu zen. Ikusi dugun bezala, etapa honen emaitza baliabide diagnostikoa izango da. Baina, nola burutzen da datu jasotzea?

Patxa’ma lan-taldea, Oriora hurbildu zen frontoiaren bisita bat egitera. Bisitaren ostean, berrerabili daitezkeen materialen informazio jasotzea burutu zen. Hau, fotografikoa, kuantitatiboa eta dimentsionala da. Argazki-hartzea, orokorrak eta xehetasunezkoak, lekuan jasotako ohar eta neurriez osatzen da. Neurri hartzea ohiko moduan egiten den arren (erabiltzen diren tresnak metroa edo laserra dira), espezifikoa ere izan daiteke. Orioko frontoiaren kasuan, adibidez, beiraren lodiera neurtzea ahalbidetzen duen tresna berezia erabili zen (vitrometro). Gainontzeko informazio tekniko osagarria, marka, serie-zenbakia edo errefrentziaz gain, jasotako oharrak dira deseraikitzaileen pertzepzioa antzematen lagunduko digutenak. Adimen artifiziala erabiltzen duten tresna batzuk ere lagungarriak izan daitezke informazioa biltzeko momentuan. Jasotze dokumentuan, eskuragarri dauden material kantitateari buruzko informazioa ere biltzen da. Gainera, lan-taldea adi dago, deseraikitzea zein etorkizuneko berrerabilera zaildu edo eragotzi dezaketen elementuen bila. Ikuskapena gehienbat begiz egiten den arren, soinu edo ukimenezkoa ere izan daiteke. Azkenik, deseraiki daitezkeen eta berrerabilera aukera handia duten materialak zerrendatuko dira soilik.

Share this post