Des-eraikitzen

Obraren bilaketaren txostena: berrerabilera berandu kontutan hartzea

Gure bilaketan zehar, eraikin ezberdinen bisita egiteko aukera izan dugu. Kasu batzuetan, bertan baliabide analisia eta deseraikitze posible bat egitea konplikatua izango litzateke. Askotan, aurretik berrerabilera kontutan hartu ez delako. Izan ere, eraikin batzuk utziak eta, batzuetan, txikituak izan ziren. Ondorioz, materialak degradatuta daude. Kasu batzuetan, tokira sarrera eragozteko egindako ekintzek materialen osotasunari eragiten zioten. Egoera onean zeuden leihoak zigilatuta zeuden eta horretarako erabilitako produktu ezberdinek (zementua, silikona) etorkizuneko dekonstrukzio galarazten zuten. Beste kasu batzuetan, eraikinak biltegi gisa erabiltzen zen. Berrerabilera eraispen edo eraldaketa prozesuaren hasierako momentutik kontutan hartuko bagenu, eraikina oraindik egoera onean eta irisgarri dagoenean, egoera eta aukerak guztiz aldatuko lituzke.

Zentzu berean, batzuetan eraispena berehalakoa zenean abisatu ziguten. Berrerabilera berandu kontutan hartzea, ez da bateragarria lana zuzentasunez egiteko behar denborarekin: baliabide analisia eta deseraikitzea egiteko denbora nahikoa.

Share this post