Des-eraikitzen

Obraren bilaketaren txostena: birziklatzearekin nahasmena

Eraikuntza materia berrerabilera eta dekonstrukzio selektiboa zer diren nahiko ondo ulertu arren, askotan oraindik ere nahasmena dago birziklatzearekin edo edozein material berrerabil daitekeela pentsatzearekin. Gure bisitetan, material batzuk berrerabiltzea edo aztertzea eskaini digute, zoritxarrez degradatuegiak direnak, utzi eta salgai jartzeko. Gainera, material mota horrek itzultzen duen irudiak ez dirudi bateragarria denik bilatzen den seriotasunarekin. Berrerabileraren inguruan transmititu nahi dugun irudia beste bat da. Elementuak desmuntatu egiten dira modu zaindu batean, gerora hauekiko bermea lortu nahi badugu. Edukitako elkarrizketetan, birziklapena edo txatar-bilketa hainbat aldiz iradoki dira. Gogora dezagun berrerabileraren helburua, hondakin ez diren elementuak zirkulazioan jartzeko eragiketa dela.

Share this post