Hona hemen azken asteetan egindako bisiten laburpena. Berriz ere Zumaiara bueltatu gara bertako udal arkitektoarekin biltzeko. Gainera, Hernanira joan gara eta udal arkitektoarekin eraisteko zorian zegoen eskola zahar bat bisitatu dugu. Azkenik, Donostiako proiektu eta obren arduradunekin biltzeko aukera izan dugu. Guztiei Des-eraikitzen proiektua aurkeztu diegu eta orokorrean deskontrukzioaz eta berrerabileraz aritu ginen, baita laster eraitsiko den eta baliabide diagnostikoa egiteko erabiliko den eraikinari buruz ere.
Hainbat eraikin bisitatu eta Des-eraikitzen proiektua Gipuzkoako udal ezberdineko arduradunei aurkeztu ondoren, pausu berri bat emateko momentua iritsi da, baliabide analisia.